XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.2.4 /3.- Teoria ekonomikografikoa.

KONTUAREN TEORIA EKONOMIKOGRAFIKOA / kontua.

Kontabilitate-egite guztietan, bi alde guztiz mugatuak bereiz daitezke: 1.- Jatorria, zioa edo finantzapena.

2.- Helburua, efektua edo inbertsioa.

Teoria honen arabera, edozein kontabilitate-egiteren alde zorduna eta hartzekoduna ezagutzeko, jatorria eta helburua ezagutu behar dira.

Beraz, zera idatz dezakegu: - Jatorriarekiko egiteak hartzekora joango dira.

- Helburuarekiko egiteak zorraldera joango dira.

Esate baterako: 1.- 1.500.000 pezetako etxe bat erosten dugu; erosketa egiteko A.K.P.-k urte bateko kreditua ematen digu.

2.- 800.000 pezetako kamioi bat erosten dugu; erdia eskura ordaintzen dugu eta beste erdia 6 hilabetetan ordainduko dugu.

3.- 500.000 pezetako makina bat saltzen dugu, eskura kobratuz.

Egite hauen jatorria bilatzen badugu ondoko hau izango dugu: 1.- Aurrezki Kutxa Probintziala.

2.- Kutxa eta Hartzekodunak.

3.- Makina.

Egite hauen inbertsioa hauxe dugu: 1.- Etxea.